Zentroak Quality Innovation Award saria jaso du Euskadiko fasean, eta otsailean Belgraden lehiatuko da.
Gasteizko Urkide ikastetxeak berriro lortu du bere lana aintzatestea. Ikastetxeak Quality Innovation Award (QIA) saria irabazi du Euskadiko Hezkuntza kategorian. Hori dela eta, datorren otsailean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko du Belgraden (Serbia) egingo den Europako finalean. (Albisterako esteka
Quality Innovation Award nazioarteko lehiaketa bat da, Excellence Finland irabazi-asmorik gabeko elkarteak 2007an sortua, «produktu-, prozesu- eta antolaketa-berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko». Urkidek URA kudeaketa-sistema aurkeztu zuen lehiaketara, «taldekako lanean eta antolaketaren erraztasunean eta erabilgarritasunean oinarritutako sistema». Duela bost urte hasi ziren harekin lanean.