Gure historia
Inika ikastetxeen kudeaketarako plataforma bat da, akademia, hizkuntz eskola, musika eskola naiz kontserbatorioentzat egokitua, EAEn liderra eta urte luzeetako esperientziarekin ehunka ikastetxeri irtenbide teknologiko aurreratuak eskaintzen dizkien soluzioa.
Hezkuntza-arloan IKTko produktuak garatzea du helburu: kudeaketa akademikoa eta ekonomikoa, irakaslearen koaderno digitala, familientzako aplikazioak…
Hasiera batean irakasleek sortua, Euskal Herriko zenbait ikastetxetan ezarri zen. Duela 15 urte, Ukabi eta Elkarmedia enpresek ekin zioten proiektuari, eta Euskal Herriko plataforma lider bihurtu dute.
Denbora horretan, euskal eskola publikoko hainbat elkarterekin lankidetzan aritu da.
Halaber, esparru bakoitzean erreferentzia diren ikastetxeekin aldizka antolatzen dituen lan-mahaiak azpimarratu behar dira, informazioa biltzeko, hobekuntzak adosteko eta etorkizunean garatzeko. Lankidetza horren ondorioz, bi tresna indartsu sortu dira: “Familientzako APPa ” eta “Irakaslearen koaderno digitala”.
Milaka familiak erabiltzen duten “Familientzako APP”-ak abantaila handia suposatu du eskolaren eta familiaren arteko komunikatzeko moduan. Moodle eta Google Classroom-ekin integratutako “Irakaslearen koaderno digitala”, gelako eguneroko lanera bideratua, Inikako beste tresna garrantzitsu bat da, eta onarpen handia izaten ari da ikastetxeetan. Inikak antolatzen dituen jardunaldi teknologikoetan Ikastetxeei garapen berriak eta berrikuntzak aurkezten zaizkie eta hezkuntza-komunitateko kide askok parte hartzen duten Bezeroarekiko hurbiltasuna izan da haren nortasun-seinalea bide luze horretan, eta horri eutsi nahi dio etorkizunean.
Azken urte hauek funtsezkoak izan dira inika proiektuan, sektoreko enpresa handiekin hainbat proiekturi ekin baitzaio, hala nola IBERMATICA “BIG DATA aplikatua heziketan” eta DEUSTO SISTEMAS “Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (Project Based Learning)”, eta lankidetza TECNALIA – VICOMTECH IK4 eta Urkide fundazioarekin.
Nabarmendu beharreko beste alderdi bat produktuaren dibertsifikazioa da. Prestakuntza araututik abiatuta, INIKAk bereziki bi merkatu-nitxotara egokitu du tresna: hizkuntza-akademietara eta musika-eskoletara, non gogo handiz hartu baitute.
INIKA proiektu gisa heldutasunera iristen denean, beste merkatu batzuetara zabaltzen hasten da. Horretarako, hezkuntza-sektoreko gertaera garrantzitsu eta berritzaileenetan aktiboki parte hartzen hasi da Inika.
Azken finean, INIKAn ilusioa eta gogoa sumatzen dira hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan lan egiteko, XXI. mendeko hezkuntzaren erronka berriei aurre egiteko.
Ezberdintzen gaituena
Gertutasuna
Inikan, elkarlana, talde nortasuna, errespetuaren, leialtasunaren eta familiartasunaren balioak islatu egiten dira egiten dugun horretan, produktu integratua, eskuragarria eta erraza eskaintzen dute, eta bezeroarengandik hurbil dagoen tratua, harreman iraunkorrak eta konfiantzan eta segurtasunean oinarritutako lotura egonkorrak sortzen dituena.
Eskarmentua eta espezializazioa
Ikerketa- eta garapen-eremuak beste sektore batzuetara zabaldu diren arren, kudeaketa akademikoan uztartu ahal izan ditugu edozein proiektutan gehien eskatzen diren bertuteak: esperientzia, heldutasuna, erantzukizuna eta, batez ere, espezializazioa eta bezeroarentzako zerbitzua.
Berehalako arreta
Gure bezeroentzako arreta-zerbitzurik onena ematea da gure helburuetako bat, eta, horretarako, arreta-zerbitzu bakarra dugu, arlo bakoitzean espezializatutako talde baten laguntzarekin, berehalako laguntza eta mantentze-lanak emateko. Gure taldea profesionala da, adeitsua, errespetuzkoa eta, aldi berean, hurbila.
Kolaborazioak
Bakardadean hazi ezin denez, INIKAk aliantza estrategikoak egiten ditu esperientzia handiko eta ospe handiko enpresa eta profesionalekin, ikastetxeei irtenbide integral eraginkorra eskaintzeko.