Aurten berriro ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak argitaratzen duen Estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatuen rankinaren 25.edizioan onenen artean dago.

Ikasturte honetako zerrendan gure ikastola lehenengo 50 ikastetxe pribatu eta itunpekoen artean agertzen da, 49. postuan hain zuzen ere. Gipuzkoako lehenengo postuan gaude eta Euskadiko bosgarren postuan, 100 puntutik 86 puntu lortu ditugularik.

27 irizpide izan dira zerrenda hau egiteko kontuan hartu direnak, 3 taldetan banatuta: irakaskuntza-eredua, hezkuntza-eskaintza eta baliabide materialak.

Gure hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste oso ona da.

Zorionak guztioi!