Fundación Telefónicak Urkideon ikastetxea sartu du 3.0 ikaskuntza sustatzen duten 20 printzipioez baliatzen diren ikastetxeen artean. Printzipio horiek Fundazioak egindako azterketa batetik atera dira, eta orain ikasten hasten diren belaunaldien hezkuntza-arrakastarako funtsezko 20 printzipio horiek kontuan hartzen dituzte.

Telefónica Fundazioak XXI. mendeko hezkuntza nolakoa izan beharko litzatekeen galderari erantzuteko erronka planteatu zuen, eta erantzuna iberoamerikar esparrura irekitako eztabaida handi baten bidez bilatu du. Bederatzi herrialdetako 50.000 irakaslek baino gehiagok osaturiko 200 ikasgela birtualen, 9.000 parte-hartzaile baino gehiago dituzten 70 ekitaldi presentzialen eta nazioarteko 300 hizlariren ekarpenen ondoren, 20 hezkuntza-gako atera ditugu 2020. urterako. Giltzarri horiek funtsezkoak dira etorkizuneko helduen hezkuntza-arrakastarako.

ZORIONAK !!