Esan dezakegu zentro aitzindarietako bat garela Inika erabiltzen. Eta gure esperientzia oso positiboa da. Beti gure ondoan egon da enpresa hori, eta sortzen ari ziren arazoetan lagundu digu, prozesu berrien ondorioz, noski. Arreta hurbila eta berehalakoa da, eta horregatik sentitzen da zentro bat uneoro babestuta.
Gainera, prozesu guztiak Inika enpresak berak zuzendutako plataforma berean integratuta daudenez, lana askoz arinagoa eta errazagoa da. Azpimarratu behar da enpresako teknikariak prest daudela edozein unetan laguntzeko, beharrezkoa den kasuetan.
Azpimarratzekoak dira, halaber, programen etengabeko hobekuntzak, gure zentroko eguneroko lanaren eskakizunetara etengabe egokitzea. Eguneroko lanaren ondorioz gure ikastetxean ikusi den edozein iradokizun edo hobetzeko proposamen ahalik eta lasterren asebete eta ezarri da.
Oso aipagarria da gurasoen jarrera, Inikaren erabilerara azkar ohitu baitira, eta, horri esker, berehala ezagutu dituzte seme-alaben hutsegiteak eta oharrak, eta irakasleekiko eta tutoreekiko komunikazioa.
Laburbilduz, balorazio orokor oso positiboa. Oso aplikazio gomendagarria.
Gotzone Miranda Lopez