Batxilergoko eta DBHko ikastetxeek beren zerbitzuak eskaintzen dizkiete familiei eInika Web Plataforma Akademikoaren bidez (kalifikazioak, hutsegiteak, mezularitza, tutorearekiko komunikazioa…).
Lehen Hezkuntzako ikastetxeei gehiago kostatzen zaie urrats hori egitea. Ikasturte honetatik aurrera, Mendaro ikastolak zerbitzu horiek eskaintzen dizkie familiei, eta arrakasta handia izan duela esan digute.
Laster, familiei era guztietako inkestak eta galderak egiteko modulu berri bat ezarriko du zentroak.
Zentroaren helburua prozesu guztiak digitalizatzea da, familiekiko harremanetan ahalik eta paper gutxien erabiltzeko.