Kaixo Inikako langile guztiei.

Mezu elektroniko honen bidez, zuen lana eskertu nahi dizuet.

Gainerako ikastetxeen iritzia ez dut ezagutzen, baina guk gurearentzat egindako lana nabarmendu nahi dugu. Beti egon zarete laguntzeko -horren erakusgarri dira emaitzak-. Txostenak oso ondo geratu dira eta azkenean aho batez lortu ditugu ikastetxean. Atsegina da txostenak eInikan betetzea, eta lasaitasun osoz egin dezakegu gure etxetik.

Horregatik guztiagatik, zuen lana eskertu nahi dizuet: argi dago zuek gabe hori ezinezkoa izango litzatekeela. Egia da emaitza horiek lortzeko ordaintzen dugula, baina erakusten duzuen pazientzia goraipatzekoa da eta ezin da diruz ordaindu.